Ander Deuna tiro-zelaia (Sopela)
D’Arco Sopelana eta Getxo Arkua klubek erabiltzen duten Ander Deuna tiro-zelaia Sopelako Udalarena da eta 2006an inauguratu zen. San Andres inguruan dago, BI-2122 errepidearen ezkerraldean (Barrika norabidean), Atxabiribil hondartzarako sarrera pasata.
Zelaiak, 120 m ingurukoak, aire zabaleko distantzia guztietara tiratzeko aukera ematen du (30, 50, 70 eta 90 m). 16 kale ditu, eta, beraz, 64 arkularik aldi berean tira dezakete lehiaketetan. Batez ere martxotik irailera erabiltzen da.
Helbidea: Loiola Ander Deuna Kalea, 158 · 48600 Sopela (Bizkaia) · 43.388236, -2.982534
Andra Mari aretoa (Getxo)
Getxoko Andra Mari kiroldegian tiro-areto estalia, 30 metrora arteko distantziarekin. Iraildik martxora arte da gure entrenamendu-gune nagusia.